Aintzindariak estatu mailan benda Neuromuskular-Kinesiotape-aren erabileran argitaratutako lau libururekin

Gure

Baliabideak

 INDIBA ACTIV

INDIBA® activ-a afekzio muskular eta artikularren errekuperaziorako dagoen tratamendu azkar eta eraginkorrenetariko bat da. INDIBA® activ-en arrakasta zuzenean ehun biologikoen barnean eragina izatea ahalbidetzen dion teknologia berritzaile bati dagokio, modu honetan tratamendu hau errekuperazio ez inbasibo eta kontraindikaziorik gabeko sistema batean bihurtuz.

Mikrozirkulazio eta bio-estimulazioan oinarritzen den terapia zelular aktiboa da. Honek hiperaktibazio metabolikoa sustatzen du aldi berean fisiologia zelularra errespetatuz eta tratatzen ari garen ehunen baskularizazio eta barne tenperatura haundituz.

INDIBA® activ-ek giza gorputzaren errekuperazio prozesu naturalak bizkortzen ditu, mina arinduz lehen sesiotik. Mugimenduen errekuperaketa berreskuratzen du, tono muskularra normalizatu eta eslastikotasuna handitzen du. Aldi berean, eragiten duen drenaiak inflamazioa murriztea dakar.

INDIBA® activ erabiltzeak sendatze prozesuak azkartzea, min arinketa goiztiarra eta berreskuratze denbora murriztea bermatzen du.

EKOGRAFIA MUSKULOESKELETIKOA

Ekografia muskuloeskeletikoa gure lanerako oinarrizko tresna bat da. Honek arrazonamendu klinikoaren aurretiko ondorioetara iristea ahalbidetzen digu tratamendua erabaki edota honen jarraipena egiteko. Tresna honek momentuko azterketak, azterketa dinamikoak eta ez esklusiboki estatikoak ahalbidetzen dizkigu besteak beste. Kaltegabekoa izateaz gain azterketa konparatiboak egiteko aukera ematen digu lesioa momentuan bertan ebaluatu eta bere eboluzioaren araberako tratamendua zehazteko.

TALKA UHINAK

Talka uhinak frekuentzi eta energi altuko uhin akustikoak dira. Hauek generadore (Intelect RPW Shockwave) baten bitartez transmititzen dira eta modu ez inbasiboan efektu antiinflamatorio eta errefortzuzkoa eragiten dute gorputzeko zelula endogenoen defentsa mekanismoetan.

Minaren igoera blokeatzen duten zuntz nerbiosoetan estimulazio handipen bat eragiten dute, honela efektu analgesikoa lortuz.

Frekuentzi altuko soinu uhinak aplikatzen dira gel transmisore baten bitartez honela tratatu beharreko zonaldean jarduteko. Honen bitartez ehunen berritzerako beharrezkoa den kolageno kopuruaren produkzioa bizkortu eta aldi berean hauen desinflamazioa lortzen dugu, honela efektu desfibrosatzaile eta erlaxatzaile bat lortuz. Teknika hau oso eraginkorra suertatu daiteke patologia zorrotz zein kronikoetan.

KRIOTERAPIA

Orain arte ezagutzen den krioterapia teknika sofistikatuena Zimmer Cryo 6 Physio bitartez. -30ºC-tara dagoen haize hotza medio edema zein minaren murrizketa bilatzen dugu besteak beste. Ez du inongo bigarren mailako eraginik eragiten pazientearen azalean.

Teknika eraginkorra da azalaren hozte azkar eta sutsua lortu nahi dugunean gaitz akutuetan, baina horretaz gain intentsitate ertain eta iraupen luzeko hoztearekin maila sakonetan ere eragitea lor daiteke.

ELEKTROTERAPIA

Fisioterapian elektroterapiaren erabilerak organismoan elektrizitatea aplikatzean datza erreakzio biologiko eta fisiologiko kontrolatuak lortzeko helburuarekin eskuzko tratamendua osatzeko min, atrofia edota inflamazioa duten gaitzetan. Korronte erabilienak TENS (estimulazio nerbioso elektriko transkutaneoa) motakoak dira minaren maneiurako, NMES (estimulazio elektriko neuromuskularra) motakoak estimulazio eta berreziketa muskularrerako eta PENS (estimulazio nerbioso elektriko perkutaneoa) motakoak neuromodulazio transkutaneo zein perkutaneoa burutzeko.

Previous Next
Close
Test Caption
Test Description goes like this